GRBL konfiguratzen
1. Lehenik eta behin, Universal GcodeSender irekiko dugu, CNCa konfiguratzeko.
2. "Connection" jartzen duen lekuan "Open" botoia sakatuko dugu, raspberrya eta ordenagailuaren arteko konexioa irekitzeko.
3. Jarraian, komandoen erlaitzean, dolarraren sinboloa ($$) bi aldiz idatziko dugu, eta intro sakatuko dugu. Kontsolan grbl-aren konfigurazioa agertu behar da.
4. Aukerak 0tik 1era zenbakituta daude. Lehenengo aukerarekin hasiko gara:
Lehen aukerak milimetro bakoitzeko pausoak adierazten ditu, hau da, gure urratsez urratseko motorrak eman behar duen pauso kopurua, fresagailuak milimetro bat aurrera egin dezan. Hori motorraren eta fresatzeko makinak duen hagaxka hariztatuaren araberakoa da.
Adib:
Gure kasuan, makinaren hagaxka hariztatuak milimetro bat aurreratzen du buelta bakoitzeko eta gure motorrak buelta bakoitzeko 200 pauso ematen ditu. Paremetro honetan jarri behar duguna honako hau da: $0=200 (200 pauso milimetro bakoitzeko). Izan ere, gure motorrak ematen duen buelta bakoitzeko, hagaxkak buelta bat ematen du eta, ondorioz, milimetro bat aurrera egiten du. Behin komandoetan idatzita intro sakatzen dugu bi aldiz. Ondoren, bi dolar idatziko ditugu eta intro sakatuko dugu, berriz ere. Ikusiko dugu gure konfigurazioa aldatu dela.
*OHARRA: Konfigurazioa aldatzen dugun bakoitzean, dolarraren sinboloa bi aldiz idatzi behar dugu, konfigurazio-orria aplikatutako aldaketarekin berriro kargatzeko.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina