Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020

Ezerk ez gaitu geldituko!

Irudia
Zenbat denbora hemendik igaro gabe! Koronabirus madarikatuagatik oraintxe bertan bizitzen ari garen egoera oso arraroa da, eta ezustean harrapatu gintuen guztiak; beraz, ez genuen proiektua amaitzeko denborarik izan. Hala ere, ez pentsa bloga ahaztu dugunik eh... Egiten dugun guztia eta aurrerapen guztiak igotzen jarraituko dugu, nahiz eta, oraintxe bertan, etxetik eta bananduta egonda, ezin ditugun nahiko genituzkeen adina gauza egin. Egunotan egin duguna izan da drive-an karpeta bat sortzea eta orain arte proiektuari buruz bildu dugun dokumentazio guztia sartzen joatea. Gaika sailkatu dugu. Alde batetik plangintzak, bestetik diseinuak, planoak, materialak, argazkiak... Ez dakigu proiektua bukatzeko aukera izango dugun (espero baietz), baina horrela ez bada behintzat egindako gutziaren dokumentazioa txukun edukitzeko balioko digu guzti honek, bai driven eta bai blogean.

Irudi berriak

Irudia
Aurreko post batean aurreratu genuen bezala, irudi berriak bektorizatzen saiatzen ari gara, zailtasun handiagoa dutenak. "Lendakaris muertos" musika taldearen logoa aukeratu dugu (zuri-beltzeko hartz panda bat). Irudia prest daukagu, gcode-n probatzea besterik ez da geratzen. Oraindik ezin dugu probatu, 1 mm-ko fresarako konoak behar ditugulako. Xehetasun batzuk dituen marrazkia da, eta, beraz, zehaztasuna behar da.

Euskarriaren diseinua

Irudia
Badaukagu euskarriaren diseinua erabakita. Lehenik eta behin, lau ardatz bertikal finkatuko dizkiogu CNC fresagailuaren mahaiari. Ondoren, taula bat egingo dugu 3D inprimagailuarekin, izkinetan lau zulo dituela, fresagailura finkatutako ardatzetatik sartu ahal izateko. Azkenik, nahi dugun altuerara egokituko dugu azkoinekin.  Oharra: Altuera behar adina aldiz alda daiteke, une bakoitzean fresatu nahi dugun egurraren lodieraren arabera.

Plangintza berria

Irudia
Orain proiektua amaitu eta ikasturte hasierako plangintza osatu dugula, bada garaia plangintza berri bat egiteko, pentsatuta dauzkagun hobekuntza guztiekin. Oraingoz, hauek dira gure zereginak:

Proiektua hobetzen

Orain arte, katuak erabili ditugu landu nahi dugun egurra eusteko. Hala ere, zura eusteko beste metodo bat erabil genezakeela pentsatu dugu, eta horrela makinak itxura profesionalagoa izan dezan. Pentsatu dugu euskarria 3D inprimagailuarekin egitea, baina oraindik ez daukagu piezaren diseinua guztiz erabakita.