Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2019

Universal Gcode Sender

Irudia
Badaukagu  Universal Gcode Sender instalatuta gure raspberryan! - Universal Gcode Sender gcode igorle plataforma bat da, GRBL bezalako CNC kontrolatzaileekin elkarreragiteko erabiltzen dena.  - CNC robotizatutako makinek hartzen duten izena da, eta "Zenbakizko Kontroleko Konputagailutik" dator (Computador de Control Numérico) . "Motorrekin robotizatutako makina" ez esateko modu arrunta da. - CNC makinen lengoaia unibertsalak G-Code du izena, makinaren mugimendu guztiak biltzen dituen testu-fitxategia. - G-code zenbakizko kontrolean gehien erabiltzen den programazio hizkuntza da. 

Materialak

Hauek dira gure proiektua martxan jartzeko erabiliko ditugun materialak: 3 motor 12v -koak X, Y eta Z ardatzak mugitzeko erabiliko ditugu Hiru  easy driver motorra kontrolatzeko 6 final de karrera Shield Arduino Motorrak finkatzeko: 3 CNC  akoplamendu Metalezko xaflak Hagaxka hariztatuak (2 motor bakoitzeko) Arandelak Azkoinak 

Materialen eskaera

Irudia
Gure proiektuarekin aurrera jarraitzeko ezinbestekoa dugu honako material pare hauek eskatzea: Motorrak finkatzeko arandelak CNC shield (arduinoan jartzeko plaka)

Atzerapenak plangintzan

Irudia
Aguraingo jaiak izan direla eta, pixka bat atzeratuta gabiltza fresadoraren planoekin. Teknologia ordu asko galdu ditugu, baina jaietatik bueltan pilak kargatuta etorri gara eta horiek berreskuratuko ditugu. Badauzkagu bi euskarriren planoak eginda. Hirugarrenarena bukatzean, denak batera igoko ditugu blogera.

Motorren kokapena zehazten

Irudia
Aurreko postean esan bezala, motorrak aztertzen ibili gara eta badaukagu haien kokapena zehazteko ideiaren bat. Gure  X eta Y ardatzak (mahaia aurrera, atzera, alde batera eta bestera mugitzea ahalbidetzen dituztenak), mahiarekin batera mugitzen dira. Horrek esan nahi du ardatzak mugituarazten dituzten motorrak ere mahaiarekin batera mugitu beharko direla. Hau da, ezin ditugu fresadorako egiturara lotu. Horregatik, metalezko euskarri iraunkorren bitartez lotuko dizkiogu fersadorara. Z ardatza mugitzen duen motorra (fresa gora eta behera mugitzea ahalbidetzen duena), aldiz, bai geldirik dagoela. Beraz, fresadoran (metalezko txapan) zuloak egin eta torlojuekin finkatuko dugu motorra.

Motorrak aztertzen

Irudia
Motorrak hiru dira, bat ardatz bakoitzeko (X,Y,Z) eta paso a paso motakoak. Motor bakoitzak bi bobina ditu eta kableak ze bobinatakoak diren jakiteko atzo blogean azaldutako azken modua erabili dugu:  Normalean motorraren ardatza erraz birarazi daiteke atzamarrekin baina bobina berekoak diren bi kableak konektatuz gero, zirkuitua itxi egingo da eta ardatza biraraztekotan askoz gehiago kostatuko zaigu. Metodo horren bidez jakin dugu gure motorreko kable beltz eta berdea bobina batekoak direla eta urdina eta gorria bestekoak. Hurrengo pausoa motorren kokapena zein izango den zehaztea izango da.