Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2020

Erronka berrien bila

Irudia
Gure helburua lortu dugu: tailerrean zegoen fresagailu arrunta, CNC fresatzeko makina bihurtzea. Hala ere, gure erronka haratago doa: Z ardatzaren motorrarekin arazo batzuk izan genituen, honek ez baitzuen behar besteko indarrik ardatza mugitzeko. Horregatik, gure helburu berria ardatz horrek funtzionaraztea izango da, zailtasun handiagoko marrazkiak egin ahal izateko.

LORTU DUGUUU!!!

Irudia
AURRERAPENAK!! Hainbat hilabetetako lanaren eta ahaleginaren ondoren, fresatzeko makinarekin gure lehen irudi perfektuak egitea lortu dugu. CNC fresagailuak lerro zuzen perfektu bat egiteko gai zela ikusi genuenean, beste irudi sinple batzuekin probatu genuen: karratu bat, L bat... Hauek ere egiteko gai zela ikustean, konplikatuagoa zen zerbaitekin probatu genuen, kurbak barne: infinitu bat. Hauxe izan zen emaitza:                                                                                                                                                            

Arazoak: ardatz hondatua edo programazio kontua?

Hainbat irudirekin probatu dugu, eta guztiekin ditugu arazoak. Motorrak eskuz mugitzen ditugunean arazorik gabe mugitzen dira, baina aginduak gcode batetik bidaltzen ditugunean motorrak zailtasunez mugitzen dira zati batzuetan. Arazoak bi izan liteke: - Ardatzak hondatuta egotea tarte batzuetan. - Programazioa gaizki eginda egotea. Lehenengo puntukoa arazoa izango balitz, motorrak ere zailtasunez mugituko lirateke eskuz mugitzean, eta ez da hori gertatzen. Beraz, ondorioztatu duguna da arazoa programazioarekin zerikusia duela. Gure hipotesia da parametroetan ezarritako abiadura altuegia dela motorren potentziarentzat, eta horregatik, aginduak bidaltzean, motorrak kolapsatu egiten dira. Interneten bilatuko dugu informazioa eta aurkitzen ditugun irtenbide guztiak praktikan jarriko ditugu, egokiena aurkitu arte.

Inkscape-tik Gcodera

1. Irudia aukeratu 2. Bidea -> Bektorizatu bit mapa 3. Irudi originala ezabatu 4. Irudi berria 0:0 puntuan jarri 5. Behin irudia aukeratuta, bidea-> Objektua bide 6. Bidea -> Desplazamendu dinamikoa 7. Hedapenak -> Gcodetools -> Orientazio puntuak 8. Desplazamendu dinamikoa aukeratuta dagoela ziurtatzen dugu eta irudia aukeratzen dugu. 9. Hedapenak -> Gcodetools -> Tresnen liburutegia -> Zilindroa 10. Sortutako karratu berdean dauden parametroak editatu 11. Desplazamendu dinamikoa aukeratuta dagoela ziurtatzen dugu eta irudia aukeratzen dugu, berriz ere. 12. Hedapenak -> Gcodetools -> Gcodera bidea 13. Artxiboaren izena aldatu eta mahaigainean gorde.

CNC Fresagailua probatzen

Hiru motorrek funtzionatzea lortu dugu. Aukeratu genuen irudia oso zaila zen, eta sinpleagoa zen irudi batekin probatzea erabaki genuen, karratu batekin. Oraindik ez dugu fresarako konorik, beraz, boligrafo batekin probatzea erabaki genuen, makinak egindako ibilbidea ikusteko. Gure harridurarako, makinak funtzionatu zuen. Arazo bakarra da pasada bakoitzean ibilbide desberdin bat egiten duela. Hona hemen funtzionamendua hobeto erakusten duen bideo bat:

GRBL konfiguratzen

Irudia
1. Lehenik eta behin, Universal GcodeSender irekiko dugu, CNCa konfiguratzeko. 2. "Connection" jartzen duen lekuan "Open" botoia sakatuko dugu, raspberrya eta ordenagailuaren arteko konexioa irekitzeko. 3. Jarraian, komandoen erlaitzean, dolarraren sinboloa ($$) bi aldiz idatziko dugu, eta intro sakatuko dugu. Kontsolan grbl-aren konfigurazioa agertu behar da. 4. Aukerak 0tik 1era zenbakituta daude. Lehenengo aukerarekin hasiko gara: Lehen aukerak milimetro bakoitzeko pausoak adierazten ditu, hau da, gure urratsez urratseko motorrak eman behar duen pauso kopurua, fresagailuak milimetro bat aurrera egin dezan. Hori motorraren eta fresatzeko makinak duen hagaxka hariztatuaren araberakoa da. Adib: Gure kasuan, makinaren hagaxka hariztatuak milimetro bat aurreratzen du buelta bakoitzeko eta gure motorrak buelta bakoitzeko 200 pauso ematen ditu. Paremetro honetan jarri behar duguna honako hau da: $0=200 (200 pauso milimetro bakoitzeko). Izan ere, gure motorrak

Konoak

Irudia
Marrubia oso txikia da (1 mm) eta fresatzeko makinan zetorren pintza handiegia da. Horregatik egin dugu fresatzeko makinarako kono-eskaera. https://www.amazon.es/TopDirect-mandril-m%C3%A1quina-grabado-herramienta/dp/B07413NYMB/ref=pd_rhf_gw_p_img_2?_encoding=UTF8&psc=1&refRID=G9F02FVJYHYCHVH5395B