Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2019

Konponbide bila

Fresatzeko makinaren mahaia desmuntatu dugu, hura olioztatzeko; izan ere, arazoetako bat izan liteke motorrek ez izatea mahaia irristatzeko adina indar, mahaiaren gogortasunagatik. Gainera, torloju batek tope egiten zuen eta ez zuen mahaia gehiago mugitzen uzten.

Berri onak eta txarrak

Motorrak finkatuta daude eta pasaden asteko arazoa konponduta dago. Orain motorrek Gcodetik bidalitako mugimenduei erantzuten diete. Hala ere, arrazoiren batengatik ez dute fresatzeko makina mugitzea lortzen. Izan daiteke indar nahikorik ez dutelako, edo ondo estututa ez daudelako. Aste honetan zehar, gure arreta guztia arazoa konpontzen jarriko dugu. Gainerakoan, proiektua ia amaituta dago.

Aurrerapenak

Atzoko egunean, arazoa konpondu ezinean, motorrak fresatzeko makinara finkatzea erabaki genuen, denborarik ez galtzeko eta gauzak aurreratzen joateko asmoz. Gaur, berriz, beste raspberry batekin probatu dugu, arazoa lehengo software-motan ote zegoen ikusteko. Printzipioz, arazorik gabe funtzionatzen duela dirudi.

Aldaketak plangintzan

Irudia
Ia proiektu osoa eginda geneukan, muntaia egitea baino ez zitzaigun geratzen. Azken unean, ordea, motorrek funtzionatzeari utzi zioten, eta orain arazoa konpontzen saiatzen ari gara. Arazo hori dela eta, proiektua amaitzeko data atzeratuko dugu. Honako hau izango da hurrengo asteetan jarraituko dugun plangintza:

Arazoak motorrekin

Ez dakigu nondik datorren arazoa, baina Universal Gcode Senderretik motorrak mugitzeko aginduak bidaltzean, hauek ez dute erantzuten. Grbl-a berriz instalatzen probatuko dugu, ea arazoa konpontzen den.

Universal Gcode Sender erabiltzen

Lortu dugu irudi bektorialen testu-fitxategiak Gcoden irekitzea! Hona hemen hori frogatzen duen bideoa:

Irudiak bektorizatzen eta gcodera bidaltzen

Irudia
Inkscape erabiltzen ikasten ibili gara, aurreko postean argitutarako youtubeko linka erabiliz. Zenbait akats egin ondoren, eta zenbait lanordurekin, azkenean, programa erabiltzen ikastea lortu dugu. Baditugu gure lehen bi irudi bektorizatuak eta G-code lengoaian. Horrek esan nahi du mugimendu guztiak biltzen dituen testu-fitxategiak badauzkagula. Hurrengo urratsa Universal Gcodera bidaltzea izango da.