Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2019

Nola identifikatu motorren bobinak

Irudia
Modu bat baino gehiago daude motorraren bobinak zeintzuk diren identifikatzeko. Gure kasuan, motor bipolarrak erabiliko ditugu, hots, 4 kable dituztenak. Hauek dira jarraitu beharreko urratsak: 1. Plaka zuria eta led bat erabiliz: Behin LEDa plakan konektatuta, bi kable konektatuko ditugu, LEDaren polaritatea kontuan hartu gabe (korrontea sortzea lortuko dugu edozein modutan). Bonbilla pizten bada, kableen artean jarraitutasuna dagoela esan nahi du, eta, ondorioz, bobina berdinekoak direla ondorioztatu dezakegu. Bonbilla pizten ez bada, aldiz, motorrak aurkako bobinakoak izango dira. 2. Multimetroarekin: Bi kableak multimetroaren pintzei lotuko ditugu. Txistua entzuten bada, kableak bobina berdinekoak izango dira. 3. Motorrak bakarrik erabiliz: Aurreko aparaturik ez badaukagu, motor berak erabili ditzakegu. Bi kableen muturrak elkarrekin lotuko ditugu. Motorrari biratzea kostatzen bazaio, kableak bobina berdinekoak izango dira. Aske biratzen badu, ordea, bobina desberdinekoak

Partaideak

Proiektu honetan hiru partaide izango gara: Lorea Resano Iker Castro Jokin Lafuente Guztion artean lana ondo banatuz gero eta talde bat bezala funtzionatzen badugu oso erraza izango da lana aurrera eramatea.

Plangintza

Irudia
Hau izango da proiektua burutzeko jarraituko dugun plangintza. Edozein arazo edo aldaketa egonez gero, horren berri emango dugu.

Helburua

Irudia
Tailerrean dagoen fresadora, CNC bidez gida daitekeen fresagailuan bihurtuko dugu, bi koloretan emaniko edozein irudi egurrezko xafla batean marrazteko gai izango dena. Proiektua urtarrilak 31 baino lehen bukatzea da gure helburua.