Ezerk ez gaitu geldituko!

Zenbat denbora hemendik igaro gabe!

Koronabirus madarikatuagatik oraintxe bertan bizitzen ari garen egoera oso arraroa da, eta ezustean harrapatu gintuen guztiak; beraz, ez genuen proiektua amaitzeko denborarik izan. Hala ere, ez pentsa bloga ahaztu dugunik eh... Egiten dugun guztia eta aurrerapen guztiak igotzen jarraituko dugu, nahiz eta, oraintxe bertan, etxetik eta bananduta egonda, ezin ditugun nahiko genituzkeen adina gauza egin.

Egunotan egin duguna izan da drive-an karpeta bat sortzea eta orain arte proiektuari buruz bildu dugun dokumentazio guztia sartzen joatea. Gaika sailkatu dugu. Alde batetik plangintzak, bestetik diseinuak, planoak, materialak, argazkiak...

Ez dakigu proiektua bukatzeko aukera izango dugun (espero baietz), baina horrela ez bada behintzat egindako gutziaren dokumentazioa txukun edukitzeko balioko digu guzti honek, bai driven eta bai blogean.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PROIEKTUA IA AMAITUTA!

CNC Fresagailua probatzen