Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2020

Jscut

Fresatzeko makinak egin behar duen ibilbidea simulatzen duen programa bat aurkitu dugu, jscut izenekoa. Karratu baten irudiarekin probatu dugu, funtzionamendua hobeto ikusteko. Jarraian, programaren funtzionamendua erakusten duen bideo bat: Bideoan ikus daitekeen ardatz horiak fresa simulatzen du eta marraztu egiten du honek jarraitu beharreko ibilbidea.

PROIEKTUA IA AMAITUTA!

Azkenean esan dezakegu proiektua ia amaitu dugula. Motorrek fresatzeko makinaren mahaia mugiaraztea lortu dugu. Falta zaigu z ardatza eta bere motorra finkatzea, ardatza okertuta ez dagoela ziurtatu behar dugulako. Hona hemen fresatzeko makinak funtzionatzen duela frogatzen duen bideo bat.

Arazoak berriz ere

Irudia
Makina guztia desmuntatu, koipeztatu, pieza guztiak berriro muntatu eta motor guztiak konektatu ondoren, fresatzeko makinak funtzionatu gabe jarraitzen du. Dena ondo konektatuta dago. Arazoa da ardatzek ez dutela jiratzen, motorrek ez dutelako behar besteko indarrik. Pieza guztiak berriz olioztatuko ditugu, baina oraingoak fresagailuentzako olio berezi batekin.

Konponbidea

Azkenean esan dezakegu ardatzak ondo sartzen direla azkoinetan. Egin dugun gauza bakarra horiek erregulatzea izan da, azkoinak erraztasunez eta arintasunez igaro daitezen.

Fresagailua koipeztatzen

Fresatzeko makina koipeztatu dugu, baina oraindik arazoak ditugu piezak ahokatzeko. Azkoinek ez diete uzten ardatzei arin biratzen. Hori arazo larria izan daiteke, izan ere, ardatzek arintasunez jiratzen ez badute, baliteke motorrek ardatz horiek mugiarazteko indar nahikorik ez izatea. Konbonbideren bat aurkitzen dugunean blogean argitaratuko dugu.

Berriak

Urte berri on! Gabonetako oporretatik bueltan gara. Ordu hau erabiliko dugu proiektuarekin egunean jartzeko eta azken egunean erdizka utzi genuena berreskuratzeko. Egin genuen azkena fresatzeko makina desmuntatu eta garbitzea izan zen. Orain "zazpi batean"-rekin koipeztatu behar dugu, hobeto irristatzeko.