Arazoak: ardatz hondatua edo programazio kontua?

Hainbat irudirekin probatu dugu, eta guztiekin ditugu arazoak. Motorrak eskuz mugitzen ditugunean arazorik gabe mugitzen dira, baina aginduak gcode batetik bidaltzen ditugunean motorrak zailtasunez mugitzen dira zati batzuetan.
Arazoak bi izan liteke:
- Ardatzak hondatuta egotea tarte batzuetan.
- Programazioa gaizki eginda egotea.

Lehenengo puntukoa arazoa izango balitz, motorrak ere zailtasunez mugituko lirateke eskuz mugitzean, eta ez da hori gertatzen. Beraz, ondorioztatu duguna da arazoa programazioarekin zerikusia duela. Gure hipotesia da parametroetan ezarritako abiadura altuegia dela motorren potentziarentzat, eta horregatik, aginduak bidaltzean, motorrak kolapsatu egiten dira. Interneten bilatuko dugu informazioa eta aurkitzen ditugun irtenbide guztiak praktikan jarriko ditugu, egokiena aurkitu arte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasi dugun guztia

GRBL konfiguratzen