Jokin Lafuente, Iker Castro eta Lorea Resano gara, 2.batxilergoko teknologiako ikasleak.
Helburua
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
-
Tailerrean dagoen fresadora, CNC bidez gida daitekeen fresagailuan bihurtuko dugu, bi koloretan emaniko edozein irudi egurrezko xafla batean marrazteko gai izango dena. Proiektua urtarrilak 31 baino lehen bukatzea da gure helburua.
Zenbat denbora hemendik igaro gabe! Koronabirus madarikatuagatik oraintxe bertan bizitzen ari garen egoera oso arraroa da, eta ezustean harrapatu gintuen guztiak; beraz, ez genuen proiektua amaitzeko denborarik izan. Hala ere, ez pentsa bloga ahaztu dugunik eh... Egiten dugun guztia eta aurrerapen guztiak igotzen jarraituko dugu, nahiz eta, oraintxe bertan, etxetik eta bananduta egonda, ezin ditugun nahiko genituzkeen adina gauza egin. Egunotan egin duguna izan da drive-an karpeta bat sortzea eta orain arte proiektuari buruz bildu dugun dokumentazio guztia sartzen joatea. Gaika sailkatu dugu. Alde batetik plangintzak, bestetik diseinuak, planoak, materialak, argazkiak... Ez dakigu proiektua bukatzeko aukera izango dugun (espero baietz), baina horrela ez bada behintzat egindako gutziaren dokumentazioa txukun edukitzeko balioko digu guzti honek, bai driven eta bai blogean.
Azkenean esan dezakegu ardatzak ondo sartzen direla azkoinetan. Egin dugun gauza bakarra horiek erregulatzea izan da, azkoinak erraztasunez eta arintasunez igaro daitezen.
Gure helburua lortu dugu: tailerrean zegoen fresagailu arrunta, CNC fresatzeko makina bihurtzea. Hala ere, gure erronka haratago doa: Z ardatzaren motorrarekin arazo batzuk izan genituen, honek ez baitzuen behar besteko indarrik ardatza mugitzeko. Horregatik, gure helburu berria ardatz horrek funtzionaraztea izango da, zailtasun handiagoko marrazkiak egin ahal izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina