Ikasi dugun guztia

Gero eta gutxiago geratzen da gure bizitzako etapa gogor eta aldi berean polit bat amaitutzat emateko. Gauza asko ikasi ditugu aurten, gure lanari esker. Horregatik, ikasitako ezagutza horien guztien bilduma egitea erabaki dugu. Hona hemen gutako bakoitzak ikasitakoa:

Hainbat dira proiektu honekin ikasi ditudan gauzak:
Proiektua berez hasita zegoen, eta zerotik abiatu ordez hainbat parametro ezarrita geneuzkan. Horrek erakutsi dit zaharrak diren makinek edo tresnek, moldaketa sinple batzuei esker beste noizbait izan zuten xarma berreskuratu dezaketela.
Arlo teoriko-praktikoari dagokionez, lehenago ezer ez genekien programak erabili ditugu, eta horri esker, programatzeko gaitasuna hobetu dugu. Era berean, makinarako beharrezkoak genituen piezak lortzeko hainbat material frogatu, diseinatu eta fabrikatu ditugu, hala nola, euskarriak.
Taldean lan egiteko aukerak partaide guztien gaitasunak hobetu ditu, hasieran modu indibidualistan lan egiten genuen, baina denborarekin arazoari aurre egin diogu talde bat sortuz.
Jokin Lafuente

Proiektu honetan denetarik eta gauza oso interesgarriak ikasi ditut. Alde batetik, raspberry pi-a, urratsez urratseko motorrak eta gauza gehiago erabiltzen. Hala ere, gehien gustatu zaidana fresagailua erabiltzen ikastea izan da. Lehenengo aldia da fresagailu batekin lan egiten dudala eta oso interesgarria iruditu zait, eta gainera, barrutik nolakoa den ikasi dut. Azken finean, gauza berri asko ikasi ditut, baina garrantzitsuena da talde lana egiten ikasi dudala.
Iker Castro

Bi ikasturte hauetan izan dudan bilakaera ikaragarria izan da, baina, batez ere, azken urte honetakoa. Egia esateko, irakasgai honetan sartu nintzen zer aurkituko nuen jakin gabe, ez bainuenteknologiari buruzko ezagutzarik. 
Lehenengo urteko zapore gazi-gozoa dut. Gogotsu hasi nintzen, baina pixkanaka desmotibatu egin nintzen proiektua espero bezala aurrera ateratzen ez zela ikusita. Aurten, ordea, guztiz kontrakoa gertatu zait. Espektatiba gutxirekin hasi nintzen, baina oso sentsazio onarekin amitu dut.
Esan beharra daukat ez dudala inoiz galdu aurrera jarraitzeko motibazioa eta ilusioa, eta hori neurri handi batean nire taldekideei esker izan da. Hasiera-hasieratik oso ondo moldatu ginen elkarrekin lan egiten. Bakoitzak bere aletxoa jartzen zuen proiektua aurrera eramateko, eta, hasiera batean ezagutza handirik ez bagenuen ere, gauza asko ikasi ditugu elkarrengandik. Hori ikasgai honetatik aramaten dudan gauzarik politenetako bat da. Banaka hasi ginen lanean, zereginak banatzen. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, arazoak sortzen joan ziren, eta konturatu ginen horiek konpontzeko modu bakarra talde-lana zela, hiru burmuin aldi berean pentsatzen bakar batek baino hobeto funtzionatzen baitute. 
Alde batetik, taldean gehiago lan egiten ikasi dut, eta ez hainbeste banaka. Bestalde, teknologiarekin lotutako ezagutza asko ere eskuratu ditut. Duela bi urte ez nekien zer den raspberry edo arduino bat, eta orain makina bat programatu nezake plaka horiek erabiliz. Azkenik, arazoak irakaslearen laguntzarik gabe konpontzen ere ikasi dut, nire kabuz informazioa bilatuz. Hasieran, "haserretu" egiten nintzen IƱigorekin eta aurpegiratzen nion ez zigula behar adina laguntzen, baina gaur egun eskertzen diot batzuetan neure onetik atera izana, orain askoz independienteagoa naizelako. 
Bizitza osoan gorrotatu izan dudan ikasgaia da, baina bi ikasturte hauei esker erabat aldatu da nire pentsamoldea, eta badakit oso oroitzapen polita gordeko dudala beti.
Lorea Resano

Iruzkinak

  1. Zoragarri aritu zarete. Badakit agian azalpen teknikoak faltatu zaizkizuela, ez dizuedala teoriarik eman, askotan sufritu duzuela... baina nire gelan sartu zinetenean eta orain egiteko gai zaretenaren artean dagoen aldeak burukomin guztiak merezi ditu; bai zuenak, eta baita nireak ere. ZORIONAK, eta horrela jarraitu!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

PROIEKTUA IA AMAITUTA!

CNC Fresagailua probatzen