Mezuak

Plangintza berria

Irudia
Orain proiektua amaitu eta ikasturte hasierako plangintza osatu dugula, bada garaia plangintza berri bat egiteko, pentsatuta dauzkagun hobekuntza guztiekin. Oraingoz, hauek dira gure zereginak:

Proiektua hobetzen

Orain arte, katuak erabili ditugu landu nahi dugun egurra eusteko. Hala ere, zura eusteko beste metodo bat erabil genezakeela pentsatu dugu, eta horrela makinak itxura profesionalagoa izan dezan. Pentsatu dugu euskarria 3D inprimagailuarekin egitea, baina oraindik ez daukagu piezaren diseinua guztiz erabakita.

Erronka berrien bila

Irudia
Gure helburua lortu dugu: tailerrean zegoen fresagailu arrunta, CNC fresatzeko makina bihurtzea. Hala ere, gure erronka haratago doa: Z ardatzaren motorrarekin arazo batzuk izan genituen, honek ez baitzuen behar besteko indarrik ardatza mugitzeko. Horregatik, gure helburu berria ardatz horrek funtzionaraztea izango da, zailtasun handiagoko marrazkiak egin ahal izateko.

LORTU DUGUUU!!!

Irudia
AURRERAPENAK!! Hainbat hilabetetako lanaren eta ahaleginaren ondoren, fresatzeko makinarekin gure lehen irudi perfektuak egitea lortu dugu. CNC fresagailuak lerro zuzen perfektu bat egiteko gai zela ikusi genuenean, beste irudi sinple batzuekin probatu genuen: karratu bat, L bat... Hauek ere egiteko gai zela ikustean, konplikatuagoa zen zerbaitekin probatu genuen, kurbak barne: infinitu bat. Hauxe izan zen emaitza:                                                                                                                                                            

Arazoak: ardatz hondatua edo programazio kontua?

Hainbat irudirekin probatu dugu, eta guztiekin ditugu arazoak. Motorrak eskuz mugitzen ditugunean arazorik gabe mugitzen dira, baina aginduak gcode batetik bidaltzen ditugunean motorrak zailtasunez mugitzen dira zati batzuetan. Arazoak bi izan liteke: - Ardatzak hondatuta egotea tarte batzuetan. - Programazioa gaizki eginda egotea. Lehenengo puntukoa arazoa izango balitz, motorrak ere zailtasunez mugituko lirateke eskuz mugitzean, eta ez da hori gertatzen. Beraz, ondorioztatu duguna da arazoa programazioarekin zerikusia duela. Gure hipotesia da parametroetan ezarritako abiadura altuegia dela motorren potentziarentzat, eta horregatik, aginduak bidaltzean, motorrak kolapsatu egiten dira. Interneten bilatuko dugu informazioa eta aurkitzen ditugun irtenbide guztiak praktikan jarriko ditugu, egokiena aurkitu arte.

Inkscape-tik Gcodera

1. Irudia aukeratu 2. Bidea -> Bektorizatu bit mapa 3. Irudi originala ezabatu 4. Irudi berria 0:0 puntuan jarri 5. Behin irudia aukeratuta, bidea-> Objektua bide 6. Bidea -> Desplazamendu dinamikoa 7. Hedapenak -> Gcodetools -> Orientazio puntuak 8. Desplazamendu dinamikoa aukeratuta dagoela ziurtatzen dugu eta irudia aukeratzen dugu. 9. Hedapenak -> Gcodetools -> Tresnen liburutegia -> Zilindroa 10. Sortutako karratu berdean dauden parametroak editatu 11. Desplazamendu dinamikoa aukeratuta dagoela ziurtatzen dugu eta irudia aukeratzen dugu, berriz ere. 12. Hedapenak -> Gcodetools -> Gcodera bidea 13. Artxiboaren izena aldatu eta mahaigainean gorde.

CNC Fresagailua probatzen

Hiru motorrek funtzionatzea lortu dugu. Aukeratu genuen irudia oso zaila zen, eta sinpleagoa zen irudi batekin probatzea erabaki genuen, karratu batekin. Oraindik ez dugu fresarako konorik, beraz, boligrafo batekin probatzea erabaki genuen, makinak egindako ibilbidea ikusteko. Gure harridurarako, makinak funtzionatu zuen. Arazo bakarra da pasada bakoitzean ibilbide desberdin bat egiten duela. Hona hemen funtzionamendua hobeto erakusten duen bideo bat: