Hobekuntzarako

Gero eta gutxiago geratzen da kurtsoa amaitzeko, eta hobetu genitzakeen proiektuaren atalei buruzko hausnarketa txiki bat egin dugu. Hona hemen atera ditugun ondorioetako batzuk:
  • Zer egin dugu ondo talde gisa?
Hasieratik ondo moldatu gara talde gisa. Egia da hasieran bakoitzak modu indibidualagoan lan egiten genuela pentsatzen genuelako, bakoitzari gauza bat ondo ematen zaigulako eta horrela denbora asko aurreztuko genuela pentsatzen genuelako. Hala ere, arazoak sortu ahala, konturatu ginen talde-lana ezinbestekoa zela, eta elkarrekin hasi ginen lanean. Orduan ikusi genituen benetan aurrerapen handiak proiektuan. Sinestezina badirudi ere, ez dugu inoiz gatazka handirik izan. Bakoitzak gure iritzia eman dugu beti, eta denak errespetuz eztabaidatu ditugu. Zortea izan dugu, proposatu ditugun ideiak ideia onak iruditu zaizkigulako beti. Batzuetan, pertsona ezberdinen ideiak elkartu ere egin ditugu, proiektua guztion gustukoa izan zedin. Uste dut oso ondo funtzionatzen dugula talde moduan eta hori ikusi da, proiektua aurrera atera dugulako. Baina, zalantzarik gabe, gehien gustatu zaidana da proiektu honi esker elkar gehiago ezagutu dugula eta lotura sendoagoak sortu ditugula gure artean.
  • Zer hobetu behar luke taldeak?
Hasieratik elkarrekin lan egin izan bagenu, askoz lehenago amaituko genuen proiektua. Gainera, batzuetan ez dugu denbora nahikorik eskaini nahi genuena nola lortu pentsatzeari, eta azkarregi hartu ditugu erabakiak. Modu horretan, denbora aurreztu beharrean, galdu egin dugu. Dena den, akatsetatik ikasi egiten da eta guk ikasi egin dugu. Nire ustez, hori da garrantzitsuena.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PROIEKTUA IA AMAITUTA!

CNC Fresagailua probatzen